Berriak

  • MODA DESFILEA

URRIAREN 25EAN, MERKATUZARREKO JOSE LUIS CASO ARETOA PASARELA BILAKATUKO DA!

Herriko merkatariek —Ayele, Ikusi Makusi, Donde Koro, Rasgo's Ileapaindegia, Tejidos Ami, Mabel Berri, Kalima, Ferretería El Candao, Blond Kolor Ileapaindegia, Paris Mertzeria, Confecciones Casamayor eta Love & Paradise— udazken-neguko modaren azken joerak aurkeztuko dituzte. Estiloa, musika eta giro bikaina ziurtatuta!

Ekitaldiaren antolaketa eta koordinazioa Eureka Dance-ko Oliber Nestarren eskutik izango da, eta aurkezpena Radio Donostiko Monica Graciak egingo du bere alaitasun bereziarekin.

Eszenatokiaren dekorazioa TM Diseño estudioaren esku egongo da.

Zatoz gurekin eta gozatu moda-show berezi honekin eta herriko giro onarekin!




  • BIZI ERRENTERIA BONUAK 25

7. BIZI ERRENTERIA BONU KANPAINA 

Errenteriako Udalak bonu kanpaina berri bat jarri du abian, herritarren parte-hartzearekin, tokiko ekonomia-eredua bultzatzeko eta gazteen kontsumo-ohiturak sustatzeko.

 18-35 urteko gazteek: 5 €-ko 3 bonu

35 urtetik gorakoek: 5 €-ko 2 bonu

Aurten ez dira bonuak etxeetara bidaliko.
Abuztuaren 11tik abenduaren 9ra bitartean  HEMEN eskuratu ahal izango dituzu.

Saltokietan bonuak mugikorra erabiliz ala paperean erakutsi daitezke.

Bonuak udal baliabide hauetan ere deskargatu eta inprimatu daitezke:

  • Udaletxeko kutxazaina
  • Aldakoneako kutxazaina
  • Lekuonako eta Aldakoneako ordenagailuak (irailetik aurrera)
  • KZGunea (irailetik aurrera)

 

 

 

Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak.

 

2024an, Sailak Turismo Enpresen Ekintzailetzarako eta Lehiakortasunaren Hobekuntzarako laguntzak sustatu ditu:

Esleitutako aurrekontua: 1.285.000 €


Eskaerak aurkezteko epea: Ekainaren 30a arte

Informazio gehiago HEMEN