Berriak

ERRENTERIAKO “TOKIKOA BETI HOBE / SI ES LOCAL, MEJOR” PROMOZIO-BIDEOEN LEHEN LEHIAKETA

Gazteak tokiko merkataritzara hurbiltzeko asmoz, promozio bideo lehiaketa bat antolatu dugu Udala eta herriko ikastetxeekin elkarlanean.

Proiektu honek balio pedagogiko handia duela ulertutzen dugu; izan ere, gazteek sektorea ezagutuko dute eta horrek udalerriko hiri-bizitzan eta hiri-ekonomian duen balioaz jabetuko dira.

Jasotako bideo guztien artean eta eskatutako baldintzak betetzen dituztenen aukertaketa egin ondoren, epaimahaia bildu da eta beraien iritzia eman du.

Esan beharra dago jasotako bideoen maila ona izan dela. Oso bideo txukunak jaso ditugu, istorioa ondo landuta zuten gehienek eta musika eta azpitituluak ere, egoki erabiliak izan direla iruditu zaigu. Datorren urtetan egingo diren ediziotarako gure aldetik, gauzak argitzen joango garela, egin diren akats txiki horiek egon ez daitezen.

Sariak honela banatu dira:

  • DBH 1-2 Saria: 200 €-ko erosketa-txeke bat, Errenkoalde Elkarteko dendetan erabili ahal izango dena hilabeteko epean, IRETI TALDEA  

 

  • DBH 3-4 Saria: 200 €-ko erosketa-txeke bat, Errenkoalde Elkarteko dendetan erabili ahal izango dena hilabeteko epean, GLU-GLU TALDEA

 

  • Batxiler edo Lanbide Hezkuntzako Saria: 200 €-ko erosketa-txeke bat, Errenkoalde Elkarteko dendetan erabili ahal izango dena hilabeteko epean.PERTXA TALDEA

 

  • PUBLIKOAREN SARIA: 100 €-ko erosketa-txeke bat, Errenkoalde Elkarteko dendetan erabili ahal izango dena hilabeteko epean, 52 boturekin, JELA TALDEA 

 Sari banaketa datorren abenduaren 5ean, arratsaldeko 20.00tan Foru Plazan jarri duten gabonetako bolaren inguruan izango da.

 Mila esker zuen partaidetzagatik.

#tokikoabetihobe 


  • 943 514 553
  • 687 343 180
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • Lanegunak: 9:00-16:00