Udal komunikabidea 2020-03-25
Udalak neurriak hartu ditu zerga eta tasen inguruan, herritarrei, saltokiei eta enpresa txiki eta ertainei laguntzeko egungo egoeraren aurrean
COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren eta alarma egoeraren aurrean, Errenteriako Udala zenbait neurri hartzen ari da dagoeneko zerga-arloan, herritarrei, saltokiei eta enpresa txiki eta ertainei laguntzeko egoerari aurre egiten:
Premiazko neurriak :
– Errenteriako Udalak ez du ordainagiririk igorriko alarma egoeragatik etenda geratu diren zerbitzuengatik. Hau da, jaso ez diren zerbitzuen zati proportzionala ez da kobratuko, ludoteketan, haurtzaindegiko jantokietan, kiroldegietan, beilarietan, azoka txikietan eta abarretan bezala.
– Helbideratutako ordainagirien eta zatipen akordioen zordunketak etenda geratzen dira. Beraz, ez dira kobratuko hasieran ezarritako epeetan.
– Bilketa exekutiboaren eta enbargoen prozedurak geldiarazi dira, gutxienez, apirilaren 30era arte.
Aitzitik,
– Ordaintzeko borondatezko epean dauden ordainagiri eta likidazioak ordaindu egin beharko badira ere, ordainketa egiteko epea apirilaren 30era arte luzatu ahal izango da. Egoera honetan daude, adibidez, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen zergari dagozkion ordainagiriak (biñeta).
– Atzeratu ezin daitezkeen eta hurrengo egun eta asteetan jaulki eta jakinaraziko direnak (ur hornidura, hileko Etxeko Arreta Zerbitzua…) ordaintzeko epea maiatzaren 20era artekoa izango da, gutxienez.
Egoeraren etengabeko bilakaerak (alarma-egoera zabaltzea, adibidez) erabaki berriak hartzea edo aurrekoak aldatzea badakar, aldaketa horiek ahalik eta azkarren jakinaraziko zaizkie herritarrei.
Edonola ere, egutegi fiskal berri bat prestatzen ari da Udala, aipatutako kolektiboek datozen hilabeteetan izan dezaketen likidezia faltarekin bat etorriko dena, ahal den neurrian.
Atzerapenak eta zatiketak eskatzeko izapideak sinplifikatzeko eta arintzeko modua ere aztertzen ari da Udala.
Udala aztertzen ari den neurriak, azterketa tekniko sakonagoa eskatzen dutenak legeak eta ordenantzak betetzeko:
Bestalde, laguntza-sorta bat aztertzen ari da Udala, autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei lagunduko dieten eta udalerrian garatzen diren 3.000tik gora jarduera ekonomikoak xede izango dituzten gainerako erakundeek martxan jar ditzaketen laguntzen osagarri.