Herriko saltokiei esker mezua, bertsotan.
Herriko saltokiei esker mezua, bertsotan
COVID-19aren krisiak alarma egoera ezarri zuenetik ateak itxi gabe ari dira oinarrizkoak diren herriko saltoki ugari lanean. Horiei guztiei esker ona erakutsi nahi izan diete, txikitasunean, oinarrizko direlako.
COVID-19aren krisiak alarma egoera ezarri zuenetik ateak itxi gabe ari dira oinarrizkoak diren herriko saltoki ugari lanean. Horiei guztiei esker ona erakutsi nahi izan diete, txikitasunean, oinarrizko direlako; hurbiletik irribarrea galdu gabe ari direlako; herria, auzoak eta kaleak basamortu bilakatu dituenean COVID 19ak, bizirik mantendu dutelako Errenteria-Orereta. Bertako saltokien garrantzia horretan datza, herriaren ekosistema ekonomikoa dira, baina baita auzoen, herriko kaleen bizia bermatzen dutenak, beste eredu bat, bertakoa, hurbilekoa herriarekin pentsatzen duena sustengatzen dutenak.
Hori guztia, beraien irribarrea eta egun hauetan guztietan egiten ari diren esfortzuari esker ona azaldu dio Errenkoalde elkarteak, txalo egin die herriko saltoki horiei guztiei, eta Xeneplar bertsolariaren herria izanik, bertsotan egin du. Pasa den larunbatean, Xenpelar Bertso Eskolako kideek idatzitako bertsoa zuen postala eraman zuten Errenkoaldeko hainbat kidek auzo guztietan zabalik dauden dendetara, eta eskura eman.
Keinutik haragoko ariketa eskatu du Errenteriako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresen elkarteak, “Errenterian erostea, orain eta baita osasun larrialdia amaitzen denean”. Hori da, zalantzarik gabe, herria, auzoak eta kaleak bizirik mantentzeko gakoa.