Berriak

Establezimenduen eraldaketa digitala eta trantsizio ekologikoa bultzatzeko dirulaguntza deialdi berria jarri du abian Udalak

Errenteriako merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan TicketBai sistema ezartzeko, digitalizaziorako eta trantsizio ekologikorako iazko dirulaguntzaren esperientzia positiboa ikusita, Udalak aurten berriro martxan jartzea erabaki du. Deialdia herriko eragile ekonomikoekin landu eta 200.000 euroko hasierako aurrekontua izango du.

Hiri-ekonomia osatzen duten sektoreek azken urteotan abiatu dituzten planetan ―hala nola Merkataritza Berrindartzeko Plan Berezia (PERCO), eta Errenteriako Ostalaritzaren Plan Estrategikoa― aukera gisa identifikatu dute digitalizazioa, salmenta-kanalak zabaltzeko eta erosle gazteagoengana iristeko.

Jasangarritasuna ere funtsezko elementua da. Hala, gaur egun, hiri-ekonomiari zuzenean eragiten dioten gaiak dira energia aurreztea, banaketa jasangarria, kontsumo arduratsua eta ekonomia zirkularra sustatzea, eta, zalantzarik gabe, gero eta garrantzi handiagoa hartuko dute datozen urteetan.

Ildo horretan, gaur egungo testuinguruak estrategiak bizkortu beharra ekarri du, merkataritzaren dinamismoari eusteko eta hiri-ekonomiari tresnak emateko, birmoldaketa bati ekin diezaion, jasangarriagoa, eta eskari berrietara egokituagoa.establezimenduen-eraldaketa-digitala-eta-trantsizio-ekologikoa-bultzatzeko-dirulaguntza-deialdi-berria-jarri-du-abian-udalak/