Berriak

  • Alkatea eta Bozeramaile Batzordea Errenkoalde merkatarien elkartearekin bildu dira segurtasunaren inguruan jarduteko

Alkatea eta Bozeramaile Batzordea Errenkoalde merkatarien elkartearekin bildu dira segurtasunaren inguruan jarduteko

Talde politiko guztiek adostutatko segurtasunerako akordioa landu da merkatarien elkartearekin egindako bileran. Horretaz gain, gai honen inguruan, azken hilabeteetan emandako pausuen berri ere eman da bilera horretan.

 

Bileran Udaleko Bozeramaile Batzordeak otsailaren 5ean herritarren segurtasunaren inguruan aho batez hartutako akordioa transmititu da. Gogorarazi behar da akordio horrek segurtasunaren gobernantzarako sistema berria izatearen garrantzia azpimarratzen duela eta zentzu horretan gobernantza-eredu horren oinarri izan behar duela herritarren parte-hartze zabala ahalbidetzea auzoetan eta herrian.

Horretaz gain, akordio horren baitan, elkarbitzitza eta pertsona guztien arteko errespetua sustatzen lagunduko duen ordenantza garatzeko helburua ere azaldu da. Puntu garrantzitsua da hori, ordenantzaren erredakzio prozesuan auzo elkarteen, ostalarien eta merkatarien ekarpenak barnebiltzea nahi delako.

Gainera, jakinarazi zaie gutxi barru bilera batera deituko dituztela pausoak ematen hasteko.