- MERKATARITZAREN EKINTZAILETZARA BIDERATUTAKO LAGUNTZAK 2019:
2019-ko urtarrilaren 1-etik urriaren 14-ra sortutako enpresa ertain eta txikiak edo enpresen gehikuntzetako kasuetan honako gastuak diruz laguntzen dira:
- Eraketa gastuak: erregistroa, notariotza eta hasierako aholkularitza-gastuak.
- Lokalaren alokairua, bideragarritasun-azterlanak, marken babesa, irudi korporatiboaren diseinua, proiektu teknikoak eta instalazioen egokitzapen-lanak.
- Inbertsioak altzari eta makinetan, ekipamendu informatikoan, online salmentak egiteko web orrietan eta software-tresnetan.
- Garraio elementuak, jarduerarako ezinbestekoak badira.
https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2019/10/1904704e.pdf
- SALTEGIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZA - 2019:
Lokala, altzariak, ekipamenduak eta abar eguneratzeko inbertsioak egiteko. Baita salgaientzako baskula elektronikoak, informatika-ekipoak, aplikazioak eta osagaiak, online salmenta eskaintzen duten web orriak eta webgunea gailu mugikorretara egokitzeko inbertsioak ere. Zenbait baldintza bete behar dira.
http://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/mec_2019/web01-a2merka/eu/
- TURISMO-ENPRESEN SORKUNTZARI ETA LEHIAKORTASUNAREN HOBEKUNTZARI LAGUNTZAK (EMET 2019)
Turismo-ostatua, jatetxeak, tabernak, kafetegiak, bitartekaritzako turismo-enpresak, turismo-garraioa eta turismo aktiboko enpresak, kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak eta turismo-gidaliburuak eska ditzakete, zenbait baldintza betez gero.
http://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/emet-2019/web01-tramite/eu/
- HIRUGARREN SEKTOREAN ENERGIA-ERAGINKORTASUNAREN ETA EGUZKI TERMIKOAREN ALDEKO INBERTISOAK SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZAK. 2019
Energi kudeaketarako sistema integralen ezarpena, egungo eraikinetan energia instalazioak berritzea, barneko eta kanpoko argi-instalazioen berritzea, baterako sorkuntza instalazio berriak, energia auditoria integralak, energi kudeatzeko sistemak ezartzea eta tenperatura baxuko eguzki-instalazio termikoak jartzea laguntzen da.
- DIRU-LAGUNTZAK SALTOKI ETA ENPRESEN ERROTULAZIOA ETA WEB ORRIAK EUSKARAZ JARTZEKO. 2018
Errenteriako saltoki eta enpresen errotulazioa, eta bestelako soporte gaineko idatziak (txantilloiak, informazio orriak... ), web orriak eta teknologia berriekin zerikusia duten jarduertan euskara erabiltzeko diru-laguntzak emango ditu Errenteriako Udalak.
https://static.errenteria.eus/zerbikat/araudia/era4dlhperrot_ele.pdf