Datorren maiatzaren 2an MERKABONOen kanpaina hasiko dugu.
Kanpaina honetan erosketa-bonoak salduko ditugu. 30€-gatik bono bat lortuko du bezeroak eta 40€-ko erosketengatik trukatuko du.
Bonoa erdibituta ere trukatu ahal izango da (20€-ko bi bono).
Guztira 400 bono aterako dira.
Non eros ditzaket bonoak:
- Maiatzaren 2-tik 10-ra, biak barne, Errenkoaldeko bulegoan (Beheko kalea, 2). Ordutegia: 9:00-etatik 18:30-era. Bonoak agortu arte.
Bonoak erosteko adinez nagusia izan beharko da. Bono bakar bat eros daiteke pertsonako. NAN-a aurkeztu beharko da.
Bezeroek nahi ezkero, bono bat baina gehiago metatu ditzakete (berea, senar edo emaztearena, amonarena,…) erosketa berean. Nahi izan ezkero, bonoa erdibitu ere egin daiteke, 20€-tik gorako bi erosketa egiteko, bi komertzio desberdinetan.
Bezeroek bonoa maiatzaren 2-tik ekainaren 30-a arte truka dezakete, biak barne.