ERRENKOALDE Elkartea lanean ari da, ERRENTERIAko Udalarekin batera, IKERTALDE enpresa aholkulariak zuzentzen dituen tailerretan.
Tailer hauen helburua, datozen urteetan erakunde honek jarraitzeko estrategia berdefinitzea da. Horregatik, elkartea gaur egun bizi duen egoera eta urte batzuen epean zein egoeratan egotea gustatuko litzaiokeen aztertzen ari dira, horren arabera eta hori lortzeko zer ekintzak egin behar dituen zehazteko.
Analisi lan honetan Errenteriako Udalaren eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren laguntza eta bertako zenbait kideren parte-hartzea ere badagoela esan beharra dago. Horrek erakusten du merkatartitza sektorea herriko ekonomiaren zutabe garrantzitsua izaten jarraitzeko bi aldetik dagoen gogoa eta interesa.
Tailer hauek martxoan hasi ziren eta maiatzan bukatuko dira. Momentu horretatik aurrera erakunde guztiek lanean jarraituko dute lan horren ondorio bezala ateratzen diren ekintzak martxan jartzeko.
Era berean, Errenteriako Merkatuko Merkatarien Elkartea ere parte hartzen ari da tailer hauetan, eta bere ibilbidean lagunduko dioten ondorioak ateratzea espero du.